Euskara

CEGECOBA-k bere kideeri hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie : zerga eta ekonomiko prebentzioari buruzko aholkuak, kudeaketan laguntza, formakuntzak, bai eta enpresa txikientzat informazio zabaltzea.

Kide izaitearen 2 zerga-onurak:

  1. Mikro-enpresen erregimenaren mugak gainditzen ez dituzten negozio-zifra duten kideentzat kontu-atxikitze eta CEGECOBA kide izateko gastuen zerga-murriztea 915€ arte.
  2. Kide berrientzat zigor-salbuespenak haien aintzineko deklarazioetan eskastasunak, zehaztasun ezak eta ahanzteak espontaneoki deklaratu dituztenentzat.

Nor gira?

CEGECOBA 1989-ean sortu zen, Pirineo-Atlantikoko departamenduaren kontu-egile batzuen ekimenez. CEGECOBA eta Baiona-Euskal Herriko merkataritza eta industria ganbara 2012-ko hastapenean elkartu dira.

Zer dira eskaintzen ditugun zerbitzuak?

  • Kudeaketa eta prebentzio ekonomikoari buruzko laguntza, zuen emaitzak hobeki ulertzeko eta erabaki egokiak hartzeko.
  • Zerga-prebentzioari buruzko laguntza, zuen deklarazioak funtsatuak direnez segurtatzeko.
  • Formakuntza eta informazioa ezagutzen partikatzeko, enpresa txikien buruzagiek denbora irabaz dezaten.
  • Behatoki eta azterketa estatistiko profesionalen argitalpena, enpresa txikien garapen ekonomikoa zehazki segitzeko.

Nor kide ezaiten ahal da?

Enpresa industrial, komertzial eta ofiziale eta laborari guziak, edozein forma juridikoa eta zerga erregimenarekin (mozkin-zerga edo sozietate-zerga).

Noiz izena eman eta zein dira bete-beharrak zerga-abantailak ukaiteko?

Noiz nahi izena emaiten ahal da, bainan lehen urtean zerga-abantailak ukaiteko izen-emana urtaldiaren idekitzearen lehen 5 hilabeteetan ala langintzaren hastapenean egin behar da.

Zuzenbide osoz edo opzioz zerga-erregimen erreal baten pean izan behar da (erreal sinplifikatua edo normala).

Zer dira kide izaiteko modalitateak?

www.cegecoba.com webgunean deskargatutako kidetasun fitxa bete ezazu edo 05.59.03.25.25 telefonoan deituz galdetu ezazu.

Nor dira gure partaideak?

CEGECOBA 300 kontulari bulegoekieta partaide ekonomiko sae lokal batekin lkarlanean ari da.